XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honetaz gain, koagulazioaren aldeko ekintza areagotu asmoz, plasminogeno-aktibatzailearen inhibitzailea ekoizten dute.

Guzti horrek, hipotalamoaren odol-fluxua gutxitzea lortzen du, leukozito eta plaketen pilaketa bultzatuz.

V. BA OTE DU SUKARRAK NOLABAITEKO FEED-BACK MEKANISMORIK?

Antibiotikoak ezagutzen ez ziren garaietan, infekzioz sorturiko sukarrek muga bat izaten zutela ikusi zen, hau da, gehienetan tenperaturak ez zuen 41.1ampdeg; Ctik gora jotzen, muga edo sabai termiko batetaz hitzegiten zen, eta efektu hori, pirogeno endogenoen aurkako ekintza ezezagun bati zor zitzaiola uste zen.

Gainera, agian, sukarraren kontrako zerbait horren ekoizpen desegokiak, sukarra izan ondoren zenbait pertsonen tenperaturak oinarrizko balioetara berriro itzultzeko agertzen duen zailtasuna zertan datzan argitu dezake.

Antipiretiko endogenoak daudela, bada, aspalditik susmatzen den gauza da.

Hona hemen ekintza-mota hau eragin dezaketen hainbat substantziaren zerrenda:

1. Arginina-basopresina, ACTH eta melanozitoen hormona estimulatzailea bezalako neuropeptidoek, hipotalamoan injektatuak izaten direnean, egokitze-puntua berregokitzeko (normaltzeko) gaitasuna agertzen dute.

2. Proteina-sintesia inhibitzen duten substantziak antipiretiko sendoak dira, eta ekintza hori, PGE-2aren sintesian parte hartzen duten entzimen sintesia inhibituz lortzen dute.

3. Zitokina pirogenikoek sorturiko PG-E-2ak, berak, geroko bere sintesiaren gain ekintza feed-back negatiboa eragingo lukeela ere uste da.

4. Sukarra duten pertsonen gernuan, IL-1 eta PG-E-2aren sintesia inhibitzen duen proteina ere deskribatu da.

5. Azkenik, pirogeno endogenoen aurka linfozitoek zerturiko inhibizio zelularraren seinalerik ere badago.

VI. EKINTZA PIROGENIKOA DUTEN SUBSTANTZIAK

Neurri handi batean, bi pirogeno-mota daude: exogenoak, hau da, kanpotik datozenak, eta endogenoak, hots, zelulek sorturiko substantziak direnak.

1. Pirogeno exogenoak. Pirogeno exogeno gehienak, mikrobioak, toxinak edo mikrobioen produktuak dira.

Pirogeno exogenoek dosi handietan injektatutakoan hipotalamoaren zentruaren gain zuzenean eragiteko gaitasuna agertzen badute ere, beraien ekintza ez da gehienetan zuzenekoa izaten, hau da, sukarra sortuko badute, aldez aurretik zitokina pirogeniko endogenoen askapena eraginez lortuko dute.

2. Pirogeno endogenoak (...).